El alumnado de DBH3 y DBH4 ha vivido una experiencia inolvidable durante su viaje a Malta, donde han participado en un programa de inmersión lingüística en inglés. A lo largo de la estancia, no solo han mejorado su competencia comunicativa en un entorno real, sino que también han tenido la oportunidad de conocer de cerca la cultura, historia y tradiciones de la isla.
Las clases dinámicas, combinadas con actividades culturales y excursiones, han permitido al alumnado practicar el idioma de forma natural y ganar confianza en su uso diario.
Sin duda, esta experiencia ha sido una oportunidad única para aprender, crecer y disfrutar, dejando recuerdos que acompañarán al alumnado mucho más allá del aula.
DBH3 eta DBH4ko ikasleek esperientzia ahaztezina bizi izan dute Maltara egindako bidaian, ingeleseko hizkuntza-murgiltze programa batean parte hartuz. Egonaldian zehar, benetako ingurune batean komunikatzeko gaitasuna hobetzeaz gain, uharteko kultura, historia eta ohiturak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Klase dinamikoek, jarduera kulturalekin eta txangoekin uztartuta, ikasleei hizkuntza modu naturalean praktikatzeko eta eguneroko erabileran konfiantza irabazteko aukera eman diete. Gainera, nazioarteko testuinguru batean bizitzeak autonomia pertsonala, elkarbizitza eta beste kulturekiko errespetua sustatu ditu.
Zalantzarik gabe, esperientzia paregabea izan da ikasteko, hazteko eta gozatzeko, eta oroitzapenak ikasleekin geratuko dira eskolatik harago ere.